Euskal gazteriaren artean boluntariotza sustatzeko helburua dela eta, Foro Europa Epsilon elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin, Metro Bilbaorekin batera eta Deia egunkaria, zenbait urte darama kontzientziazio kanpainak garatzen, boluntariotzaren promozioa ardatza izanik.
Aurten, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, abenduaren 5a, aste batzuetan zehar ikusgai jarri da horma-irudi sorta bat Metro Bilbaoko geltoki ezberdinetan (San Inazio, Moyua, San Mames…). Kartel horietan boluntarioa izatearen abantailak bildu dira, gainera, txartelak ateratzeo makinetako pantailetan ere kartel horiek agertu dira. Hau guztia erreferentzia eginez boluntariotza arloan modu altruistan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko giza-erakundeei, hauek beraien denbora, eskarmentua eta ezagutzak eskaintzen baitituzte, lana aurrera atera dadin.
Foro Europa Epsilon elkarteak garatutako kanpainaren bidez boluntarioen parte hartzea aldarrikatzea du xede. Horrela, elkartasuna eta gizartearen partaidetza sustatzea du jomuga, komunitatearekiko lotura kontuan hartuz eta giza-kohesioari erreparatuz; betiere, guztiok batera berdintasunezko gizartea sortzeko helburuarekin. |