Castellano
 
   
  Titulo Concurso Elkartu Hadi  
Voluntariado
Zergatik egin boluntario?
Nola egin zaitezke boluntario?
Agentziak
Boluntario-antolaketak errolda
 
 
 

Euskal gazteriaren artean boluntariotza sustatzeko helburua dela eta, Foro Europa Epsilon elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirola Zuzendaritzarekin eta Metro Bilbaorekin batera, zenbait urte darama kontzientziazio kanpainak garatzen, boluntariotzaren promozioa ardatza izanik.

Aurten, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, abenduaren 5a, aste batzuetan zehar ikusgai jarri da horma-irudi sorta bat Metro Bilbaoko geltoki ezberdinetan (San Inazio, Moyua, San Mames…). Kartel horietan boluntarioa izatearen abantailak bildu dira, gainera, txartelak ateratzeo makinetako pantailetan ere kartel horiek agertu dira. Hau guztia erreferentzia eginez boluntariotza arloan modu altruistan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko giza-erakundeei, hauek beraien denbora, eskarmentua eta ezagutzak eskaintzen baitituzte, lana aurrera atera dadin.

Foro Europa Epsilon elkarteak garatutako kanpainaren bidez boluntarioen parte hartzea aldarrikatzea du xede. Horrela, elkartasuna eta gizartearen partaidetza sustatzea du jomuga, komunitatearekiko lotura kontuan hartuz eta giza-kohesioari erreparatuz; betiere, guztiok batera berdintasunezko gizartea sortzeko helburuarekin.

 
Boluntariotza


 

Zalantzarik izanez gero, edota argibide zabalagoak nahi badituzu,
zure esanetara gaituzu. Bidaliguzu posta elektronikoa

2016 / 2018 / 2019 / 2020 / 2021 / 2022 / 2023 IGO
   
Asociaciones
Zergatik sortuko duzu elkartea?
Nola sortuko duzu elkartea?
Elkarterako estatutu modeloa
Aurkezteko dokumentazioa
 
Organiza:
Europa Epsilon
 
Patrocina:
GV - Dirección de Juventud