Castellano
 
 

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
Abenduak 5a Titulo Concurso Elkartu Hadi  
Voluntariado
Zergatik egin boluntario?
Nola egin zaitezke boluntario?
Agentziak
Boluntario-antolaketak errolda
 
 
Concurso de fotografía "ELKARTU HADI"
OINARRIAK
SARIAK

Jasotako hamaika argazkiren artean, epaimahaiak “Walking Dead” izenpeko argazkia saritzea erabaki du 300 euroko ordainsaria emanez.

Bere lonjako ordezkaria den Sara Pérez Herranzek jaso zuen lehenengo saria.

   
Walking dead Sara Pérez Herranz
“Walking dead” Sara Pérez Herranz
 
 

Bestalde, Gaizka Perez Ortizek bigarren saria (100 euro) jaso zuen berak egindako “V de Victoria” argazkiagatik.

 
V de Victoria Gaizka Pérez Ortiz
“V de Victoria” Gaizka Pérez Ortiz
   
IGO
 

OINARRIAK

1.- GAIAK
Lokal batean elkartzen diren gazte taldeak.

2.- PARTE-HARTZAILEAK
Adin nagusiko eta Euskal Autonomi Erkidegoan bizi den edozein gazteen taldek parte hartu ahal izango du. Gazteen talde bakoitzak nahi dituen adina argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak taldearekin lotuta egongo dira eta ezin izango dira beste lehiaketa batean lehenik sarituak izan. Talde guztiek aurkeztutako argazkien egile bezala aitortuko dira.

3.- TEKNIKA, FORMATOA ETA ARGAZKI KOPURUA
Argazkiak kamara digital batekin egingo dira, teknika askea izanik eta argazkiak koloretan bidaliz.
Argazkiren batek marka, copyright edo bere egilearen erreferentziaren bat egiten duen sinaduraren bat izan ezkero, lehiaketan ez dira onartuak izango.
Argazkiak edozein formatu zein neurrian posta elektronikoaren bidez bidaliko dira, ohiko artxibo itxura erabiliz: jpg, pdf, png, tiff,... formatu bertikal edo horizontalean.
Argazkia helarazteko bidaltzen den posta elektronikoan taldearen edota lokalaren izena ipiniko dira, argazkian agertzen diren lagunen izenak, eta taldearekin harremanetan ipintzeko telefonoa eta helbide postala aipatuko dira.

4.- ARGAZKIAK AURKEZTEKO EPEA
Argazkiak argazkia@boluntarioak.org posta elektronikora bidaliko dira. Argazkiak bidaltzeko azken eguna 2013ko abenduaren 20a izango da.

5.- ARGAZKIETAN AGERTZEN DIREN LAGUNEN BAIMENA
Bidaltzen diren argazkietan agertzen diren taldeko kideek bere baimena eman dutela ulertuko da argazkia posta elektronikoaren bidez bidaltzerakoan.

6.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia Europa Epsilon Elkarteak izendatuko du eta aukeratutako lanaren epaia apelaezina izango da, bertan Europa Epsilon Elkartearen ordezkari bat egongo da.
Epaimahaiaren epaia 2013ko abenduaren 28an jakinaraziko da. Talde berak ezingo du sari bat baino gehiago jaso. Ezingo da saririk hutsik geratu.
Epaimahaiak garaile suertatzen diren 2 argazkiak finalista geratu giren 50 argazkietatik artean aukeratuko ditu.

7.- SARIAk
- 1. SARIA: 300 euro + diploma
- 2. SARIA: 100 euro + diploma

8.- ESKUBIDEAK
Saritutako lanak Europa Epsilon Elkartearen eskuetan geratuko dira, boluntarioak.org webgunean zabaldu ahal izango dituelarik. Dena den, argazkiak ez dute inolaz ere bestelako erabilera komertzialik izango eta ez zazikio hirugarren bati eskainiko.

Saritutako lanekin eta aukeratutako beste 47 lanekin Europa Epsilon Elkarteak erakusketa bat eta bertarako katalogo bat egingo ditu taldeen izena edota argazkian agertzen diren lagunen izenak aipatuz.

Ez da hirugarrengo bati dagokion argazkirik onartuko. Beraz, argazki lehiaketatik kanpo geratuko da hirugarrengo baten jabetza intelektuala hausten duen edozein argazki.

Argazkietan agertzen diren pertsonak bere irudia erabiltzeko baimena ematen dute bertan agertzerakoan, eta beraz, lehiaketa honetako oinarriak onartzen dituzte.
Lehiaketa parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Zalantzarik izanez gero, edota argibide zabalagoak nahi badituzu,
zure esanetara gaituzu. Bidaliguzu posta elektronikoa

  IGO
   
Asociaciones
Zergatik sortuko duzu elkartea?
Nola sortuko duzu elkartea?
Elkarterako estatutu modeloa
Aurkezteko dokumentazioa
 
Organiza:
Europa Epsilon
 
Patrocina:
GV - Dirección de Juventud